Barakaldoko Haurren Merkatu Txiki Solidarioan ateratako dirua APNABIrentzat izango da

Barakaldoko Udalak sustatzen duen urteroko Haurren Merkatu Txiki Solidarioak APNABI Autismo Bizkaia elkarteari emango dio bigarren eskuko jostailuen salmentatik ateratzen den dirua. Merkatu txiki solidarioa abenduaren 15ean (larunbata) izango da Barakaldoko herriko plazan eta bertan parte hartuko dute herriko 20 ikastetxe publiko nahiz hitzartuek. Hauxe da ordutegia: goizez, 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, 17:30etik 20:30era.

Udal ekimen honi esker, APNABIk aukera izan du autismoaren inguruko sentsibilizazio-programa bat garatzeko Barakaldoko ikastetxe publiko nahiz hitzartu guztietan. Programa hori azaroan hasi zen eta martxan jarraituko du abenduko hilabete honetan ere. APNABIren sentsibilizazio-programa hau APNABIko Aldamiz Ikastetxeko irakasleen bitartez gauzatzen da, ikastetxe horretako zuzendariak koordinatzen du, eta Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleei zuzentzen zaie. APNABIk Aldamiz Ikastetxearen bitartez eskaintzen du autismodun pertsonentzako hezkuntza-programa. Beren premiei beraizik egokituriko programa bat da eta helburua da autismodun pertsonek komunitatea ulertzeko eta komunitatean moldatzeko behar dituzten gaitasunak eskuratu ditzatela.

Ikastetxeetako hitzaldietan, APNABIko profesionalek haurrentzat egokitutako informazioa ematen diete ikasleei hainbat gairi buruz: autismoaren espektroko nahasteen (AEN) ezaugarriak, AENdun haurrek eta gainerako ikasleek elkarrekin egiten dituzten jarduerak edota piktogramen erabilera komunikatzeko eta antolatzeko tresna gisa. Sentsibilizazio-lan horren helburua da arreta jartzea AENdun pertsonen eskubideetan eta azpimarratzea eskubide horiek bete egin behar direla, gizarteratze, elkartasun eta errespetu printzipioei jarraiki.

Eguna: larunbata, abenduaren 15a.
Ordutegiak:
• Goizez: 11:00etatik 14:00etara
• Arratsaldez: 17:30etik 20:30era
Tokia: Barakaldoko Herriko Plaza.

Comments are closed.