APNABIk udako jarduerak abiatu ditu

APNABIk 2020ko udako jarduerak inauguratu ditu ekainaren 19tik 21era bitarteko asteburuan. Azpimarratzekoa da bai Aisialdi arloak bai Familiei Laguntzeko arloak 300 familia baino gehiagori emango dietela estaldura udako eskaintzaren bitartez. Eguneko 3.000 erantzun baino gehiago biltzen ditu.

Familiei Laguntzeko arloak joan den asteburuan APNABIren Arrigorriagako aterpetxeko lehen atsedenaldia aktibatu zuen. Eguraldi eguzkitsuari esker, taldeak paseatu, jolastu eta aire zabaleko barbakoan parte hartu ahal izan zuen. Hori guztia indarreko araudiari jarraituz garatu zen, prebentzioari eta segurtasunari dagokienez, COVID-19 hedatzea saihesteko.

Erantzun osoa

Astelehen honetan, ekainaren 22an, gainera, arlo horretatik antolatutako udaleku irekiak hasi dira. APNABIren instalazioetan egingo dira, baina baita Bermeo, Durango eta Leioako udalek utzitako hainbat gunetan ere. Horri esker, familien ohiko ingurunetik hurbilen dauden gunetan eman zaie arreta.

Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean, astelehenetik ostiralera eta asteburuetan udaleku irekien eta asteburuetako familia-arnasketen jarduerak antolatu ditu arloak.

Aisialdirako aukera

Bestalde, Aisialdi arloak udako jarduerak ere aktibatu zituen. Kirol-taldea lehenengoa izan zen eta larunbatean Getxon izan ziren. Han paseatu eta beren interesei buruz hitz egin zuten, udako hurrengo topaketak antolatzeko. Astean zehar, astelehen eta ostegunetan, larunbat batzuez gain, entrenamenduetarako eta askotariko kirol jardueretarako elkartuko dira. Hori guztia abuztura arte.

Asteburu honetan beste aisialdi-talde batzuk aktibatiko dituzte, besteak beste, manga kluba eta Deusto klubeko taldeak. Gainera, uztailaren 1ean hasiko dira talde txikientzako diseinatu diren hiri-jardueren hamabostaldiko pack-ak. Guztira, Aisialdiko arloak 300 jarduera baino gehiago diseinatu ditu eta 40 talde izango ditu.

Comments are closed.