APNABIren Aldamiz Ikastetxeak ikasturtea agurtu du

APNABI Autismo Bizkaiaren Aldamiz ikastetxeko irakasle taldeak 2019-2020 ikasturtea itxiko du ekainaren azken egunetan, COVID-19aren konfinamenduak eta pandemiak markatutako hirugarren hiruhileko atipikoaren ondoren.

Ikasleak ikasgeletatik kanpo egon diren bitartean, hezkuntza-lanak urrutitik jarraitu du. Azken aste hauetan, gainera, bilera presentzialak egin dira familiekin eta, ikasleekin, topaketa puntualak, aldi horren balorazioa egin eta 2020-2021 ikasturterako eskaerak eta iradokizunak jasotzeko. Ikastetxeko eta gizarte inguruneko bizikidetza ohitura berriekin zerikusia duten tailerrak eta jarduerak ere eskaini dira, indarrean dagoen segurtasun araudiak oso markatuak.

Ikasturte bukaera ospatzeko, bideoa osatu dute Aldamizen. Ikastetxeko ikasleek, bestalde, ESKINO aldizkariaren 12. zenbakia argitaratu dute ikasturte honi amaiera emateko. Sei hilean behin argitaratzen da agerkari hori, eta askotariko edukia du.

Comments are closed.