APNABIko Entremanos elkarteak lanerako gaikuntza-ikastaro berri bat sustatu du autismoa duten gazteentzat

Entremanos-ek, APNABI Autismo Bizkaia elkarteko sustapen soziolaboralerako erakundeak, lanerako gaikuntza-ikastaro bat eskainiko du Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten eta langabezian dauden 10 gazterentzat. Prestakuntza hori produktu grafikoen manipulazio- eta akabera-lanei buruzkoa izango da.

Entremanos elkarteak sustatzen duen ikastaro horrek 350 orduko iraupena du, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak finantzatzen du osorik, gazteen enplegua sustatzeko Lan Berri programaren bitartez. 2019ko otsailaren 20an hasiko da eta ekainaren 28ra arte luzatuko da.

Prestakuntza teoriko-praktikoa izango da; zati teorikoa Deustuko Unibertsitatean emango da eta prestakuntza praktikoa, berriz, erakundearen lokaletan.

Prestakuntza ekintza honetan parte hartzeko, baldintza hauek bete behar dira: 30 urte baino gutxiago izatea, Bizkaian erroldatuta egotea –ahal dela ezkerraldean edo Enkarterrietan-, lehen hezkuntzako ikasketak amaitu gabe izatea edo DBHko edo batxilergoko edo oinarrizko lanbide hezkuntzako ziurtagiria izatea, langabezian eta Lanbiden izena emanda egotea, eta Bizkaiko Foru Aldundiko balorazio zerbitzuak emandako AENren ziurtagiria izatea.

AENdun gazteei merkatura sartzen laguntzeaz gain, ikastaro honek prestakuntza emango die adar profesional espezifiko bati buruz (produktu grafikoen manipulazio- eta akabera-lanak), eta, aldi berean, bitarteko bikaina izango da Bizkaiko enpresetan laneratzen laguntzeko.

 

Izena emateko epea zabalik egongo da otsailaren 11tik 18ra arte, www.entremanos.org/egonahi web orrian. Plazak mugatuak dira. Informazio gehiago eskuratzeko deitu 651364238 telefonora, eguerdiko 14:00etatik arratsaldeko 18:00etara bitartean.

 

Comments are closed.