Lan gosaria: “Enplegua eta ezgaitasuna: bai, posible da”

APNABI Autismo Bizkaiak enpresa sektoreari zuzendutako lan gosari bat eskainiko du datorren otsailaren 18an. “Enplegua eta ezgaitasuna: bai, posible da” izenburupean, topaketa hori Asperger Sindromearen Nazioarteko Egunaren karietara programatutako ekitaldien barruan kokatzen da. Bilboko Gran Hotel Domine-n izango da.

Ekitaldi horren helburua da enpresa-ehunaren inplikazioa bultzatzea ezgaitasunak dituzten pertsonen lan aukerak hobetzeko. APNABIko presidente Mikel Pulgarínek emango dio sarrera ekitaldiari, non parte hartuko duten Urbegi fundazioko presidente Javier Larrañagak eta APNABIko Eremu Soziolaboraleko zuzendari Iban Huartek. Ibanen azalpenen ondoren, mahai-inguru bat egingo da eta bertan parte hartuko dute, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu Saileko zuzendari Sonia Pérezek, Unilever-eko David Higónek, FNAC Bilbaoko Lorena Fernándezek eta Asperger sindromea duen eta Retabeten lanean ari den Dari Goitiak.

Inaugurazio instituzionala Teresa Laespada, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun diputatuaren esku egongo da.

Etorriko zarela baieztatzeko, sartu esteka honetan: Formulario: www.apnabi.eus/desayumo

Telf.: 94 448 38 75 (9:00etatik 17:00etara bit

Comments are closed.