APNABIko Gabonetako Jaia abenduaren 20an (ostirala) izango da Santutxuko Tximipark parke tematikoan

APNABIko familiok hitzordu bat daukagu datorren abenduaren 20an (ostirala) arratsaldeko 17:00etatik aurrera ospatuko den Gabonetako jaian. Aurten eszenatoki berri bat aukeratu dugu, Bilboko Santutxu auzoko TXIMIPARK parke tematikoa (Menéndez eta Pelayo kalea, 25B), Berriotxoa ikastetxearen ondoan dagoena, Santutxu eta Basarrateko metro geltokietatik bost minutura oinez.

Jai hori aukera paregabea izango da aisialdi alai batez gozatzeko, eta batzen gaituzten sentimenduak eta helburuak sendotzeko.

APNABIko familia handia osatzen dugun guztiok gonbidatuta gaude jaian parte hartzera: gurasoak, neba-arrebak, aitona-amonak, adiskideak eta geure seme-alabak, jakina; denek izango dute aukera oihan txiki bat irudikatzen duen parke tematikoko atrakzioekin gozatzeko. Jai-gunean denetik egongo da: gaztelu puzgarriak, bolazko igerilekuak, txirristak eta baita jarduera birtualetarako espazio bat ere, autoak gidatzeko simulagailuekin eta errealitate birtualeko sistemekin, besteak beste.

Eta, nola ez, beti irrikaz itxaroten dugun Olentzeroren bisita izango dugu eta baita ere dastatuko dugu gure Zazpi Jatetxeko neska-mutilek (Entremanos elkartekoa) urtero kontu handiz prestatzen diguten Gabonetako lunch-a.

Eguna: abenduak 20, ostirala.
Ordua: 17:00.
Tokia: Tximipark (Menéndez eta Pelayo kalea, 25B), Santutxu eta Basarrateko metro geltokietatik hurbil.

Comments are closed.