Fruiz etxeko egoiliarrek beren elkarbizitzaren bigarren urteurrena ospatu dute

  • APNABIko etxebizitza honetan elkarrekin bizi diren hainbat gaztek kontatu digute nola ospatu duten beren bigarren urteurrena eta zein jardueratan parte hartzen duten

hogar fruizAPNABIren Fruiz etxea duela bi urte jarri zen martxan. Bertan bizi diren hainbat gaztek lehen eskutik kontatu digute nola ospatu duten beren elkarbizitzaren bigarren urteurrena eta esan digute APNABIren nahiz beren inguruan sustatzen diren jardueretan parte hartzen jarraitu nahi dutela.

Inoizko bi urte onenak izan dira. Elkarrekin ospatu genuen barbakoa bikain batekin, iaz bezala. Musikaz gozatu genuen eta primeran ibili ginen. Aurtengo barbakoa iazkoa baino hobea izan da, guk geuk egin dugulako: geuk egin ditugu erosketak eta geuk erre ditugu hanburgesak, pintxo morunoak eta txorizoa. Datorren urtean jende gehiago gonbidatu nahi dugu; asko gustatzen zaizkigu jaiak eta jai horietan gure ingurukoekin egotea.

Aurten jarduera asko egin ditugu. Bilboko jaietan izan ginen eta izugarri gustatu zitzaizkigun su artifizialak. Fruizko jaietako tortilla lehiaketan parte hartu genuen, eta laugarren geratu ginen. Udan irtenaldi asko egin ditugu, mendira, igerilekura… eguraldi txarra egiten duenean, etxe barruan gelditzen gara eta ondo pasatzen dugu gure gauzekin. Gustu desberdinak dauzkagu, baina ongi moldatzen gara.

Hirugarren urtea ere topera bizi nahi dugu!

[kkstarratings]

 

Comments are closed.