APNABIren eguneko arretarako zentroetan oinarrizko finantza-prestakuntzaren edizio berria amaitu da

Gernikako Lurgorri zentroan izan zen azken saioa

Urrian amaitu da San Inazioko, Lurgorriko eta Garamendiko eguneko arretarako zentroetan (EAZ) garatu den Oinarrizko Finantza Prestakuntzako ekimena, Caixako boluntarioen laguntzari esker.

Horren bidez, autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten zentroetako erabiltzaileek eguneroko gastuen ulermena, diruaren erabilera egokia, aurreztearen garrantzia eta beste alderdi batzuk lantzeko aukera izan dituzte. Une oro, taldeen ezaugarrietara egokitutako prestakuntza izan da.

San Ignacio EAZan otsailean egin zen eta bi taldek hartu zuten parte. Garamendiko zentroan, berriz, talde batek maiatzean garatu zuen prestakuntza, eta beste batek uztailean. Azkena Gernikako Lurgorri zentroko taldea izan da. Bertako aazken saioa urriaren 5ean izan zen.

Horrez gain, APNABIk finantza-prestakuntza eskaini du aurten, bizitza independenterako entrenamendu-programaren barruan. Ekimen horri buruzko berria hemen irakur daiteke. Eta 2020an APNABI LAN izan zen antzeko prestakuntza eman ziena elkartearen okupazio-zentroko erabiltzaileentzat. Informazio gehiago lortzeko, egin klik esteka honetan.

Comments are closed.