APNABIren Gabonetako Jaia, ostiralean, abenduaren 22an

APNABIren Gabonetako Jaia, ostiralean, abenduaren 22an
Vota este post

APNABIko familiak gonbidatuta gaude gure Gabonetako Jaira. Ospakizuna datorren ostiralean izango da, abenduaren 22an, arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera.  Aurten aldatu egingo dugu jaiaren eszenatokia, Jaipark txikiparkean izango da eta. Bilboko Txurdinaga auzoan dago (Gabriel Aresti kalea, 22), Kirikiño ikastolaren eraikinean, metroaren 3. lineako irteeraren ondoan.

APNABIko familia handia osatzen dugun guztiok gonbidatuta gaude jaian parte hartzera: gurasoak, neba-arrebak, aitona-amonak, adiskideak eta geure seme-alabak, jakina. Egun berezia izango da, jardueraz eta sorpresaz betea. Programatuta dauzkagu aurpegi margolariak, jolasak eta argazki-saio bat gure profilik onena erakusteko; horrekin batera, eskura izango ditugu txikiparkak eskaintzen dituen baliabideak, hau da, txirristak eta bolazko igerilekuak, arratsaldea ahaztezina izan dadin. Gainera, Zazpi Jatetxeko neska-mutilek (“Entremanos” elkartekoa) ohiko arreta eta maitasunez prestatuko duten lunch-a dastatuko dugu.

Gure Gabonetako Jaia aukera paregabea da aisialdi alaiaz gozatzeko, eta batzen gaituzten sentimenduak eta helburuak sendotzeko.

Abenduaren 22an ikusiko dugu elkar, Jaipark txikiparkean.

Comentarios cerrados.