APNABIko familiek elkarrekin partekatu dituzte autismodun pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko ohitura osasuntsuei buruzko esperientziak

Aula ApnabiAPNABIko bazkide diren 150etik gora pertsonak parte hartu dute bizitza osasuntsuari eta autismoari buruzko prestakuntza-jardueran, non elkarrekin partekatu baitituzte Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten pertsonen ongizaterako eta osasunerako ohitura onei buruzko esperientziak.

Topaketa hori APNABI Gela foroaren barruan antolatu da, foro horixe baliatzen baitu Elkarteak bazkide diren familien prestakuntza sustatzeko eta, horrela, autismoa duten pertsonen bizi-ziklo osoko zaintzan sortzen diren zalantza eta kezkei erantzuteko.

APNABIko presidente Mikel Pulgarínek jardunaldiaren aurkezpenean aipatu du gizarteak bere baitan hartu dituela ohitura osasuntsuak (elikadura, kirola eta bizitza luze eta atseginagoa lortzea helburu duten guztiak) balore gisa. “Autismoaren munduan –esan du Mikel Pulgarínek- ohitura onak praktikatzea balore bat baino gehiago da, premia bat da, modetatik edo joera sozialen portaera estetikoetatik at dagoena. Autismoa duten pertsonen eta beren familien bizi-kalitatea hobetzea da gure helburu nagusia. Eta osasunik gabe ez dago bizi-kalitaterik”.

Jardunaldian hizlari adituek parte hartu dute, hala nola, Ariane Arroitak (Osakidetzak Barakaldon duen Osasun Mentaleko Zentroko psikiatrak) eta Beatriz Amusateguik (Atlaxis fisioterapia eta osteopatia zentroko zuzendariak eta duela 10 urtetik APNABIko fisioterapeutak). Era berean, Iban Huartek (sustapen sozio-laboraleko arduradun eta APNABIko Helduaro Eremuko zuzendaritzako kideak) APNABIren bizitza osasuntsurako programa aurkeztu du. Programa hori taldekako kirolean oinarritzen da eta plan pertsonalizatuak eta jarraipen profesionala baliatzen ditu. Azkenik, Mikel eta Samuelek, APNABIko erabiltzaileek, azaldu dute nolakoa izan den beren esperientzia bizitza osasuntsuko programan.

Gaixotasunen prebalentzia

Aula ApnabiAriane Arroita psikiatrak osasun fisikoaren alderdi oso zehatz batzuk landu ditu bere hitzaldian, kontuan hartu behar direnak autismoa duten pertsonen ebaluaketa eta jarraipena egiterakoan. Arroitak esan duenez, ikerketa zientifikoek eta praktika klinikoak argi erakusten dute gaixotasun edo arazo mediko batzuk ohikoagoak direla AENdun pertsonen artean beste biztanle-talde batzuen artean baino. Esan du komorbilitatea handiagoa dela, eta heriotza goiztiarra izateko arriskuaren indizea ere bai. Ikerketen ondorioek pentsaraz dezakete –aipatu du- erlazionatutako gaixotasunen (komorbilitatea) diagnostiko berantiarra eta zaintza eta tratamendu desegokia direla horren atzean dauden arrazoiak. Ariane Arroitak aipatutako azterlanetatik orobat ondorioztatu daiteke ezinbestekoa dela bizi-ohiturak zaintzea, arazo medikoak murrizteko eta ohitura osasuntsuak sustatzeko AENdun pertsonen artean.

Ariane Arroitak autismoarekin batera gehien agertzen diren arazo medikoak ere azpimarratu ditu, besteak beste, jatorri berbera dutenak (sindrome genetiko bat) edo kanpoko faktoreek eragiten dituztenak (esaterako, arazo odontologikoak, lesio edo portaera errepikakorrek eragindako traumatismoak, faktore nutrizionalak edo tratamendu medikoek eragindako arazoak).

“Osasun fisikoaz ari garenean –adierazi du psikiatrak-, ezin dugu ahaztu antipsikotikoek (sintomak tratatzeko erabiltzen diren psikofarmakoek) badituztela bigarren mailako ondorioak, zeintzuek eragina izan baitezakete sindrome metabolikoan (nahaste metabolikoak, obesitatea ere izanez gero, bihotz-hodietako gaitz bat edo 2 motako diabetesa jasateko arriskua handitzen dutenak) eta arazo mediko gehiago eragin baititzakete beste maila batean. Sindrome metabolikoak –gaineratu du Ane Arroitak- gutxienez oinarrizko zaintza behar du: urteroko analisiak, pisua erregistratzea eta bizitzarako ohitura osasuntsuak praktikan jartzea, arrisku handiak ekar baititzake”.

AENdun pertsonen zahartzeari dagokionez, hizlariak esan du azterlan gutxi egin direla, haurtzaroko etapetan ez bezala, eta eskura dituzten datu guztiak ez datozela bat. “Pertsona baten bizitzan gertatutako egoerek baldintzatuko dute bere zahartzaroa –esan du-: nolako arreta goiztiarra jaso duen, nola zaindu den bizitza osoan zehar, e.a. Helduaroarekin lotutako arazoen prebentzioa, gizartean egiten diren jardueretan parte hartzea eta bizitza ohitura osasuntsuak sustatzea funtsezko faktoreak izango dira zahartze aktiboa lortzeko”.

Fisioterapia

Aula ApnabiBestalde, Beatriz Amusateguik hizpide hartu du fisioterapiak izan duen bilakaera, bere esperientzia profesionaletik abiatuta. “Duela urte batzuk egiten zen fisioterapia tradizionala gaindituta dago jada. Gaur –nabarmendu du- tratamendua ikuspegi globaletik lantzen da eta pertsona bere osotasunean hartzen da kontuan”.

Elikadura egokia bada eta hesteetako osasuna ona bada, tratamenduen ondorioak esponentzialki hobetzen dira kasu guztietan. “Hestea organo handia eta garrantzitsua da, beraz, hesteen egoerak eragina du nutrienteak xurgatzeko funtzioaz harago, eta kroniko bihurtu ditzake lesio asko”. Zentzu horretan, Amusateguik esan du ez dela elikagai prozesatu gehiegi jan behar, obesitatea eragiteaz gain, eragina baitute hestearen osasunean, eta, esan bezala, organo horrek urte askotan babestu gaitzake.

Praktika fisiko egokiei dagokienez, Beatriz Amusateguik esan du badirela hainbat azterlan defendatzen dutenak lau minutuko jarduera fisiko trinkoa egin behar dela astean bizpahiru aldiz, hori lagungarri baita pertsonen osasun orokorra hobetzeko: arnasketako eta zirkulazioko gaitasunak hobetzen ditu, miokardioko bihotzeko akutua prebenitzen du, osteoporosia murrizten du, giltzurruneko edo behazuneko kalkuluak saihesten ditu, urritasun hormonalak geldiarazten ditu, gaixotasun psikikoekiko eta minaren mugarekiko erresistentzia hobetzen ditu eta tronbosiak izateko arriskua murrizten du, besteak beste.

[kkstarratings]

Comments are closed.