Dincat jardunaldia

Jornada DincatEguzkiñe Etxabe, APNABIko Hezkuntza Eremuko eta Aldamiz Ikastetxeko zuzendaria, joan den urtarrilaren 16an Bartzelonan, DINCATek (Adimen eta garapen ezgaitasunak dituzten pertsonen elkarteen Kataluniako federazioak) antolatutako lan-jardunaldian

“Hezkuntza bereziko zentroen arteko lankidetza funtsezkoa da hezkuntza inklusiboan aurrera egiteko”

Hezkuntza bereziko hirurogeita hamar profesional bildu ziren jardunaldian, non azaldu baitzuten zein garrantzitsua den profesionalen eta ikastetxe arrunten inplikazioa adimen ezgaitasuna duten pertsonen bizitza hobetzeko. Horretarako, beharrezkoa da hezkuntza bereziko profesionalak eta testuinguru arruntetako profesionalak elkarrengana hurbiltzea eta elkarrekin lan egitea, gogoeta-espazio bat sortzeko, ezagutza partekatzeko eta erantzun egokiak bilatzeko. Hori guztia, eskolatutako ikasleen familiekin egiten den lana ahaztu gabe. Eredu inklusibo batek helburutzat hartu behar baitu orobat orientazio ona ematea familiei.

Jornada DincatEskola-eredu inklusiboago bat lortuko bada, ezinbestekoa da gidatutako gogoeta-espazioak sortzea. Bilera horietan beharrezkoa izango da borondatea izatea adostasunak lortzeko, eta baita ere kasu bakoitza ulertzea, ikasle bakoitzarentzat esku-hartze onena diseinatzeko. Etengabe lan egitea kasu bakoitzaren jarraipena egiteko eta orientazioa, materialak eta laguntza teknikoa emateko.

Ikastetxe eta erakundeen arteko lankidetza eta koordinazio proiektuak zutabe garrantzitsua dira hezkuntza komunitatearentzat eta funtsezkoak kalitatezko hezkuntza emateko. Esperientzia horiek onuragarri dira familientzat, profesionalentzat eta, beraz, ikasle guztientzat.

Comments are closed.