Desgaitasuna duten pertsonek “nahi dugun Euskadi inklusiborako” neurriak aldarrikatu dituzte ordezkari politikoen aurrean

  • Bilera egin dute ostiral honetan, martxoaren 22an, apirilaren 21erako deitutako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen baitan.

Apirilaren 21erako deituta dauden Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen barruan, adimen-desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoa dituzten Euskadiko herritarrek Euskadi inklusiboaren ideia aurkeztu diete alderdi politikoei ostiral honetan, martxoak 22, pertsona guztiek bizi-baldintza optimoak izan dezaten.

FEVASek antolatutako topaketa honetan adimen- edo garapen-desgaitasuna duten 40 pertsonak hartu dute parte, eta beren proposamenak aurkeztu dituzte. Álvaro Fernández eta Aitor Butrón, autismoa duten bi gizonek, APNABI Autismo Bizkaia ordezkatu dute, Manuel Ibáñez de Aldekoarekin batera, AEN duen beste pertsona baten aita. Guztiek euren proposamenak 

partekatu dituzte honako hauekin: Nerea Melgosa, egungo Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua eta EAJ-PNVren bigarrena Arabako zerrendan, Nerea Kortajarena, legebiltzarkidea eta EH Bilduren bozeramailea Eusko Legebiltzarrean, Gipuzkoako zerrendaburua, Ekain Rico, PSE-EEren Autonomia Politikarako eta Politika Publikoetarako idazkaria eta Bizkaiko zerrendaburua, Arkaitz Gorritxo, Elkarrekin Podemosen bigarrena Bizkaian, eta Laura Garrido, legebiltzarkidea eta Euskadiko PPren Osasun idazkariordea, hurrengo legegintzaldian lan egin dezaten, eta, horrela, eskubideetan eta herritarren zati handi baten inklusioan aurrera egin dezaten.

“Nahi dugun Euskadi inklusiboa” izenburupean, irisgarritasunarekin, enpleguarekin, osasunarekin, babesarekin, etxebizitzarekin, hezkuntzarekin, garraioarekin, justiziarekin, kulturarekin, aisialdiarekin, kirolarekin, familiei laguntzearekin eta parte-hartzearekin lotutako proposamen zehatzak aurkeztu dituzte. Hau guztiarekin, “parte hartzea eta bizi baldintza optimoak” aldarrikatu nahi izan dute, “gure eskubideak errespetatzen dituen, laguntza-pertsonalizatua eskaintzen eta aukera gehiago ematen dituen” Euskadi batean.

Horretarako, gainera, laguntzeko prest agertu dira: “Nahi badute, gurekin konta dezakete”.

→ Proposamenen dokumentua hemen kontsulta daiteke.

Ekimen honen bidez, FEVASek ikusgarritasuna eman nahi die adimen-desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoa dituzten pertsonei (AEN), eta autoordezkaritzan urratsak eman nahi ditu eremu guztietan, baita politikoan ere.

Comments are closed.