Desgaitasuna duten pertsonentzako Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko 2022 programa

Bizkaiko Foru Aldundiak bere egoitzetako aldi baterako egonaldien programa eskaintzen du 2022an, aurten ere, desgaitasuna duten pertsonak zaintzen dituztenen atsedenerako edo larrialdiei erantzuteko. 18 eta 64 urte bitarteko pertsonentzat da.

APNABI Autismo Bizkaiaren Familiei Laguntzeko Zerbitzuak eskaerak izapidetzeko laguntza eskaintzen die horretan interesa duten familiei, eta horri buruzko informazio guztia eskaintzen ere du. Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko, deitu 944 75 57 04 telefonora edo idatzi gizarte@apnabi.eus helbidera.

ℹ Hemen deskargatu daiteke programari buruzko informazio-liburuxka.

ℹ Hemen kontsulta daiteke Bizkaiko Foru Aldundiaren orria.

Eskaeretarako epeak

Nabarmentzekoa da foru-erakundeak lau aldi dituela ezarrita horrelako eskaerak izapidetzeko, horiek baliatzeko aurreikusitako unearen arabera. Honako hauek dira:

• Urtarrilean, apirilean, maiatzean eta ekainean izapidetzen dira egonaldietarako eskabideak.

• Apirilean, uztailean, abuztuan eta irailean izapidetzen dira egonaldietarako eskabideak.

• Uztailean urrirako, azarorako eta abendurako izapidetzen dira eskabideak.

• Urrian urtarrilerako, otsailerako eta martxorako izapidetzen dira eskabideak.

Larrialdi-egoerei erantzuteko egonaldiek ez dute aldez aurreko eskaerarik behar, baina baldintza zehatz batzuk bete behar dituzte.

Comments are closed.