APNABI LANen proiekturik berritzaileena enplegagarritasuna sustatzeko, erreferente


Eneko Alonsok zein tresnarekin lan egiten duten erakutsi digu.// APNABI

APNABI LANek, APNABI Autismo Bizkaiaren sustapen soziolaboraleko arloak, abenduaren 16an aurkeztu zuen bere proiektu berritzailea, autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko, IA (Adimen Artifiziala) jardueraren bidez, UPV-EHUko Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntza Graduondokoan. APNABI LANeko zuzendari Iban Huartek eta elkarteko Azlan okupazio-zentroko erabiltzailea den Eneko Alonsok egin zuten.

Dinamika hori Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, hautatutako gizarte-berrikuntzako proiektuen bankuaren parte da. Duela bi urtetik hona garatu da, ASIMOB euskal start uparen lankidetzari esker, eta, denbora horretan, aukera eman du zentroko hainbat pertsonak lan-merkatuan sartzeko dituzten trebetasun soziolaboralak handitzeko, baita kolektiboarentzat orain arte ezezaguna zen lan-eremuan garatzeko aukera ere.

Proiektu honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, esteka honetan 2020ko urtarrilean hari buruz argitaratutako albistea irakur dezakezu.

Comments are closed.