Jardunaldi tekniko eta dibulgatiboa: “Asperger Sindromea: aldaketak diagnostikoaren irizpideetan”

APNABI Autismo Bizkaiak Asperger Sindromearen Nazioarteko Eguna ospatuko du datorren otsailaren 15ean eta, egun horren karietara, jardunaldi tekniko dibulgatibo bat antolatu du, arratsaldeko 17:30etik aurrera, Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaia Aretoan (UPV/EHU). “Asperger Sindromea: aldaketak diagnostikoaren irizpideetan” izango du izena.

Jardunaldi honen helburua da gehiago jakitea autismoaren espektroko nahaste multzo honi buruz eta, aldi berean, gizartea sentsibilizatzea eraginkorrak izan daitezen AENdun pertsonen eskubideak, esaterako, osasunerako, ongizate emozionalerako eta enplegurako eskubideak.

Topaketa honen aurtengo edizioa bereziki garrantzitsua izango da, berriki aldatu baitira diagnostikoetan erabiltzen diren sailkapen-sistemak.

Besteak beste, ekitaldian izango da Mara Parellada, Madrileko Gregorio Marañón ospitaleko Haurren eta Nerabeen Psikiatria Zerbitzuko psikiatra, Osasun Mentaleko Sareko Ikerketa Biomedikorako Zentroko (CIBERSAM) ikerlaria eta AENdun pazienteei arreta mediko integrala emateko Madrileko erkidegoko programako koordinatzailea. Parellada doktoreak hizpide hartuko ditu diagnostikorako eskuliburu berriak eta azalduko du nolako eragina duten sailkapen berriek AENdun pertsonen premiei ematen zaien arretan.

Bigarren hitzaldia Lurdes Zurbanobeaskoetxeak emango du, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza saileko Balorazio eta Orientazio Zerbitzuko buruak. Kasu honetan, hizpide hartuko du nolako laguntza eman behar den ezgaitasun eta menpekotasun prozesuetan diagnostikoaren aldaketa bat dagoenean.

Azkenik, mahai-inguru bat egingo da “Diagnostikoa ezagutzea ulertzeko: ikasteko gaitasunak eta lanerako gaitasunak” lelopean.

Baieztatu etorriko zaren:
Inprimakia: www.apnabi.eus/asperger2019
Telf.: 94 448 38 75 (9:00etatik 17:00etara bitartean)

Comments are closed.