EAOak argitaratu duen argibide berriaren arabera, AEN duten pertsonak kalera atera daitezke alarmak dirauen bitartean

Gaur, 2020ko martxoaren 20an, argitaratu den 76. Estatuko Aldizkari Ofizialak adierazten du “ezgaitasuna duten pertsonak, jokabide-aldaketak dituztenak, hala nola espektro autistaren diagnostikoa, edo portaera disruptiboak dituztenak eta hori larriagotu egiten da alarma-egoeraren deklarazioak eragindako konfinamendu-egoeragatik, erabilera publikoko bideetan ibiltzeko aukera izango dute beste pertsona batek lagunduta, betiere kutsadura saihesteko beharrezko neurriak errespetatzen badira”. Neurri hori indarrean egongo da koronabirusaren osasun-krisiak eragindako alarma-egoerak irauten duen bitartean.

Españako Osasun ministroak, Salvador Illak, atzo sinatu zuen instrukzio baten bidez, Autismoaren Espektroaren Nahasteak (AEN) dituzten pertsonak kalera beste pertsona batekin atera ahal izateko irizpide berriak ezarri dira, koronabirusak ez kutsatzeko ezarritako neurriak errespetatuz.

Autismoaren eta ezgaitasunaren arloko elkarteek Espainiako Gobernuari eskatu zioten kolektibo horietako pertsonek eremu publikoan askatasunez zirkulatzeko salbuespenak jaso zitzatela, eta horri buruzko instrukzio komun eta argia egin zezatela. AEN duten pertsonen kasuan, etxean denbora mugarik gabe egoteak haien portaeran aldaketa nabarmenak ekar ditzake edo haien ongizate psikofisiko eta pertsonalean eragin larriak. Nolanahi ere, APNABI Autismo Bizkaiak neurri berri hori erantzukizunez erabiltzeko deia egiten du, konfinamendua nahitaezkoa baita oraindik koronabirusaren osasun-krisia konpontzeko.

APNABI elkarteak egun hauetan lanean jarraitzen du elkartekideen ongizaterako. Alde horretatik, familia guztien eskura dago alarma-egoeran sor daitezkeen zalantzak argitzeko.

Hemen dago testua, osorik, irakurgai: https://www.boe.es/boe/dias/2020/03/20/pdfs/BOE-A-2020-3898.pdf

Comments are closed.