Konfinamenduan eguneroko errutinen plan pertsonalizatua egiteko materiala eskaintzen du APNABIk

APNABI Autismo Bizkaiaren Aldamiz Hezkuntza Bereziko Eskolako irakasle taldeak euskarri oso bat diseinatu du ikasleen familiei laguntzeko etxean egon behar garen egunak antolatzen eta planifikatzen eta, gainera, ahalik eta modu pertsonalizatuenean.

Plangintza-dokumentua hemen deskarga daiteke, eta helburua da koronabirusaren osasun-alerta dela eta etxean egin beharreko konfinamenduan AEN duten pertsonek egunero egin ditzaketen jardueren sekuentzia egituratzeko erabilgarria izatea. Familiek ebaki eta txartel gisa erabil ditzaketen ikusizko laguntzak dira, AEN duten pertsonen errutinak ordenatu eta antolatzeko.

Material hori APNABIko profesionalek familiei egoera eramangarriago egiteko azken egunetan egin dituzten beste askori gehitzen zaie. Web orri honetan daude eskuragarri. Horiek guztiak irakurketa errazean diseinatuta daude, eta aisialdiko jokoak eta dinamikak ere badituzte.

Comments are closed.