Elkarrizketa-zikloa: Horrela bizi izan du familia batek COVID-19aren osasun-larrialdiak eragindako konfinamendua

Familiaren argazkia, APNABIri Lorena Barbadillok utzia.

Lorena Barbadillo Ruiz

Adei Nuñez Ruizen ama da, APNABI Autismo Bizkaiko zerbitzuak erabiltzen dituen eta AEN duen 5 urteko mutikoa. Konfinamendua Barakaldoko (Bizkaia) etxean nola bizi duten kontatu digu.

Nola igaro duzue konfinamendua?

Barakaldoko etxebizitza batean bizi izan gara. Balkoirik ez genuen arren, Adeik ondo eraman du. Astean behin atera gara paseatzera, bakandu zedin, baina kontu handiz, ez kutsatzeko, noski. Irteeretan arazoak izan ditugu bizilagunekin, leihotik agiraka egin ditulako…

Nola eragin dio egoerak zure semeari?

Harreman faltek nabarmen eragin diote, batez ere beste haurrekin egoteko aukerarik ez izatea. Aititon-amonekin eta beste senide batzuekin harremanak izatea, haiekin jolastea faltan bota du. Eskolara joaterik ez izateak edo andereñoarekin jolasean ez aritzeak ere eragin dio.

Eta zuei familia gisa?

Nik ez dut etxetik kanpo lanik egiten, eta horri dagokionez ez digu eragin. Adei eta etxea zaintzen egon ahal izan naiz. Nolanahi ere, une askotan larritu naiz profesionalen lana egin behar izan dudanean, nire semeari irakatsiz ikastetxetik bidaltzen zizkiguten fitxak betez, edota APNABIko lantaldeak bidalitakoarekin. Adeiren baliabide guztiak eten izanak aparteko ahalegina eskatu dit… eta une batzuetan gainezka sentitu naiz. Senarrak kanpoan jarraitu du lanean, eta ni bakarrik nengoen etxean denbora gehienean.

Zein izan da kudeaketaren alderdirik gogorrena?

Gogorrena jendearengandik aldentzea izan da. Adeik hainbat esparrutan aurreratu duen guztia moteldu egin da hilabete hauetan.

Ziur badaudela harritu zaituzteten alderdi positiboak.

Badira, bai. Adeik lortu du pedagogoarekin bideo-deien bidez lanean jarraitzea, eskolatik eta APNABItik ematen zizkioten jarraibideak jarraitu eta onartu ditu. Egia esan, oso ondo egokitu da egoerara. Portaerak ez duela okerrera egin azpimarratuko nuke.

Nola eraman duzue deskalaztea?

Egia esan, etxe-aldaketarekin elkartu zaigu eta eromena sentitzen dut oraindik. Ez dugu gainerako familien erritmo berean egin, dena den; izan ere, Adeik nahiko ondo onartzen du maskara, baina ez ditu distantziak mantentzen. Horregatik, bera ez da supermerkatuan sartzen, ez goaz hondartzara eta ez gara oraindik jatetxeetara joaten. Senide hurbilenekin etxean dugu harremana.

Nola planteatzen da uda?

Etxe bat alokatu dugu Alacanten, hondartzatik gertu, igerileku, lorategi eta zabuekin. Familiarekin egongo gara, Adeiren lehengusuekin. Azken orduan hondartzan paseatzea da gure asmoa, jende askorik ez dagoenean. Abuztuan Zamorako familia-etxera joango gara, eta han ere igerileku bat izango dugu. Adeiri izugarri gustatzen zaio!

Comments are closed.