Laneratze berriak

inserciones_laboralesJoan den apirilean 3 laneratze-prozesu abiarazi ziren Makro, Unilever eta Grastronomía Baska enpresetan.

Makro enpresa liderra da handizkako banaketa sektorean, eta elikagaiak eta bestelako produktuak saltzen ditu zerbitzu integral bat eskaintzeko profesionalen hornikuntza premientzat. Enpresa horretako laneratze-prozesua martxoaren amaieran hasi zen, enpresak Irina González kontratatu zuenean Espainian dituen 37 lantegietako batean aritzeko, hain zuzen Erandion. Irinak lanaldi erdian egingo du lan 6 hilabetez. “Oso pozik nago lan egiteko aukera dudalako. Hasieran laguntza pixka bat behar izan dut, baina garrantzitsuena da baliagarri eta autonomo naizela” esan digu Irinak denbora batez lan egin ondoren.

Bestalde, Unilever multinazional britainiar-holandarrak, 400 marka baino gehiago dituenak, hirugarren aldiz kontratatu du AENdun langile bat. Konpainia horrek elikadura, edari, etxeko elementu, eta pertsonen zein animalien zaintzarako produktuak egiten ditu, eta Josu Goti fitxatu du bere plantillarako.

Josu lanaldi osoan ari da lanean joan den apirilaren 3az geroztik, erreleboka, 6 hilabeteko iraupena izango duen kontratu batekin. Enpresak bigarren aldiz kontratatu du, argi utziz gustura dagoela langileak egiten duen lanarekin, eta Josu oso harro dago horregatik: “Denbora bat igaro da nire lehen lan-esperientziatik, eta oso gustura eta harro nago berriro hautatu nautelako. Horrek esan nahi du pozik daudela nirekin”.

Makro enpresak bezala, Gastronomía Baska konpainiak ere lehen aldiz hartu du AENdun langile bat bere plantillaren barruan. Ogibidez sukaldaria den Jon Joseba Fidalgo izan da katerinean espezializatutako euskal enpresa horretan sartu den azken langilea. Gastronomía Baska enpresak zerbitzua ematen die eskolako haurrei, etxebizitza eta egoitzetan bizi diren pertsona nagusiei, eta lantokian bazkaltzen duten langileei.

Joan den apirilaren 23an hasi zen lanean. Ongi-etorri beroa egin zioten, eta profesional talde osoa erabat inplikatu zen, lankide berriak neurria har ziezaion lan erritmoari eta gustura sentitu zedin. Honelaxe esan digu Jonek: “Aukera berri eta paregabea da. Lantaldea oso atsegina izan da nirekin, eta gogoz eta ilusioz ekingo diot abentura berri honi”.

Hiru laneratze berri horiek APNABIko arlo soziolaboralak (Entremanos) garatzen duen Laguntzadun Enplegua proiektuaren (ECA) emaitza dira, zeinaren bitartez gero eta AENdun neska-mutil gehiagok aurkitzen baitituzte lan aukerak gorago aipatutakoak bezain enpresa garrantzitsuetan.

Comments are closed.