Enplegu publikoranzko bidean

  • APNABI Autismo Bizkaia elkarteko hamar lagunek mandatari plaza bat betetzeko azterketa egin zuten irailaren 22an, adimen ezgaitasuna duten pertsonentzako Estatuko LEParen barruan

opeAPNABI Autismo Bizkaia elkarteko hamar lagunek parte hartu dute Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak deitutako lehiaketa-oposizioan, zeinaren helburua baita kudeaketako eta zerbitzu arruntetako 279 laguntzaile plaza (mandatari) betetzea Estatu osoan. Enplegu publiko horiek -bost Bizkaiko probintziari dagozkio- beraizik zuzentzen zaizkie adimen ezgaitasuna duten pertsonei. Azterketa irailaren 22an egin zen Madrilen.

Ogasun Ministerioak bosgarrenez egin du mota honetako LEP baterako deialdia, eta APNABIk denetan parte hartu du.

Azterketa egin baino lehen, APNABIko hamar bazkideek prestakuntza-eskolak jaso dituzte astean birritan irail osoan zehar. APNABIk prozesu honetarako eta Madrilera joateko laguntza eman die oposizioa egin duten pertsonei bere eremu Soziolaboralaren bitartez.

APNABIko hamar pertsona horiek azterketaren emaitzen zain daude. Emaitza jakindakoan merituak aurkeztu beharko dituzte plaza bat eskuratu ahal izateko edo, gutxienez, enplegu-poltsan sartzeko.

APNABIren iritziz, horrelako deialdiak ezgaitasuna duten, zehazki, autismoaren espektroko nahasteak (AEN) dituzten pertsonen eskubide bat dira, aukera ematen dietelako lanpostu publiko bat eskuratzeko gainerako hiritarrek bezalaxe.

APNABIk uste du Estatuko deialdi horrek eta Bizkaiko Foru Aldundiak ekainean sustatu zuenak asko hobetzen dituela AENdun pertsonen enplegurako baldintzak, eta espero du gainerako administrazio publikoek bide berari helduko diotela aurrerantzean.

APNABIk zorionak eman nahi dizkie deialdietan parte hartu dutenei, bai egin duten ahaleginagatik, bai eta erakutsi dutelako AENdun pertsonek badutela tokia enplegu publikoan.

[kkstarratings]

Comments are closed.