Apnabi Autismo Bizkaiak pasa den maiatzaren 9an eta 11n, ostegun eta larunbatean hurrenez hurren, lehen sorospeneko oinarrizko prestakuntza saioak eskaini zituen familia bazkideei. Txanda bakoitzak bi orduko iraupena izan zuen eta guztira 30 pertsona parte hartu zuten.
Jardunaldia DYAko profesionalek eman zuten. Horrekin, autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) zuten pertsonen senideei lagundu nahi zitzaien, arrisku-egoeraren baten aurrean erreakzionatzeko edo jarduteko moduari buruzko oinarrizko ezagutza batzuk lor zitzaten. Eta bat-batean gertatzen diren egoera horiei aurre egiteko prozeduretan eta trebetasunetan zentratu zen, berehala jardun ahal dezaten.