FAMILIA BERRIA, harrera-bilera ekainaren 24an

Dei egiten zaie APNABI Autismo Bizkaia elkartera arestian bildu diren familiei datorren ekainaren 24ko harrera-bilerara etor daitezen. Ondarroa Kalea 10 behea, izango da 10:30(e)tan.

FAMILIA BERRIA izeneko topaketak aukera emango die bazkide berriei bertatik bertara ezagutzeko nolako baliabide eta zerbitzuak eskaintzen dituen APNABIk. Harrera-bilera aukera bikaina da beren esperientziak eta kezkak partekatzeko, kezka eta esperientzia horiek APNABIko gainerako kide guztienak ere badirelako. Orobat aukera izango dute autismoari buruzko zalantzak argitzeko eta eurei nahiz euren seme-alabei komeni zaizkien baliabide eta zerbitzuei buruz informatzeko.

Bertan izango dira baita ere Zuzendaritza Batzordeko kideak eta arestian APNABIra bildu diren zenbait guraso. Familien erosotasunerako, gune bat antolatuko da seme-alabak zainduta egon daitezen.

Comments are closed.