Ate irekiak APNABI Autismo Bizkaian

APNABI Autismo Bizkaiak Ate Irekien jardunaldi batzuk antolatu ditu ezagutzera emateko elkartearen baliabideak eta eskaintzen dituen zerbitzuak. Ate Irekien jardunaldiak ekainaren 19, 20, 26 eta 27an izango dira.

Ekimena beraizik zuzendurik dago elkarteko kide diren familiei eta beren hurbilekoei, ikastetxeetako profesionalei eta teknikariei, osasun erakundeei eta oro har APNABI Autismo Bizkaiak eskaintzen dituen jarduera eta zerbitzuak ezagutu nahi dituztenei.

Jardunaldietara doazenek bertatik bertara ezagutuko dituzte Entremanos Zentro Okupazionalaren instalazio eta zerbitzuak, Hezkuntza Bereziko Aldamiz Ikastetxea eta APNABIren eguneko arretako zentroak eta etxebizitzak.

APNABIko eremu desberdinetako profesionalek eta arduradunek gidatuko dituzte instalazioetarako bisitak eta emango dituzte zerbitzu bakoitzeko funtzionamenduari buruzko argibideak.

Hauexek dira programatu ditugun jardunaldiak:

  • Astelehena, ekainak 19: Hezkuntza eremua, Deustuko Aldamiz ikastetxea. Iruña kalea, 5 zk. Bilbo 48014
  • Asteartea, ekainak 20: Eguneko arreta eremua. Garamendiko Eguneko Zentroa. Reverendo Vicente Garamendi etxaldea, 3 behea, 7, Bilbo, 48006.
  • Astelehena, ekainak 26: Etxebizitza eremua. Zazpi Jatetxea. Aita Patxi Plaza 8, Bilbo, 48015.
  • Asteartea, ekainak 27: Sustapen Soziolaboraleko Eremua ENTREMANOS. AZLAN zentro okupazionala. Arrue margolariak z/g (BBKren ondoan), Bilbo, 48015.

Hona hemen jardunaldi guztien ordutegia: 17:30etik 19:30era.

Mesedez konfirmatu etorriko zaretela telefonoz edo posta elektronikoz:

Telf.: 94 448 38 75.

Posta elektronikoa: familia@apnabi.org

 

Comments are closed.