
APNABI Autismo Bizkaia elkarteko Garamendi Eguneko Arretarako Zentroak (EAZ) lankidetza-proiektu bat abiarazi du kirolaren bidezko gizarte-harremanak sustatzeko. Hori egin du Harrobia Miribilla HLHIko kirol-instalazioetara sartzeko eta horiek kontserbatzeko oinarrizko LHko ikasleekin batera.
Bi topaketa egin dira. Horietan, lanbide-heziketako ikasleek eta autismoa duten EAZko erabiltzaileek futboleko eta saskibaloiko partidak partekatu dituzte, baita zelai errea edo baloi-paseen zirkuituak ere. Guztira, 20 pertsonak hartu dute parte, 2 emakumek eta 10 gizonek. Aldian-aldian 15 egunez behin elkartzea espero dute.
Balorazio orokorra oso positiboa izan da: gozamena sustatzea ariketa fisikoaren bidez, inplikazioa bultzatzea eta kolektiboa ikusaraztea, bai eta gizarteratzearen aldeko sentsibilizazioa indartzea ere.