- Enplegu-simulakro bat da, asteazkenero egiten dutena
APNABIren Garamendiko eguneko arretarako zentroak (EAZ) kafetegiko jarduerak jarri ditu martxan. Enplegu-simulakroa da hori, Mendigara kafetegian. Simulakroa asteazkenero egiten da 14:30etatik 15:15etara. Horren helburu nagusia da jendeari begirako lanarekin lotutako trebetasunak garatzea, euskararen erabilera sustatzea, erabakiak hartzea eta pertsonen arteko harremanak bultzatzea.
Pertsona bakoitzari zeregin bat eskatzen zaio: zerbitzaria izatea, erosketen arduraduna, kutxazaina eta tresneria eta materialaren arduraduna. Parte hartu duten pertsonek adierazi dute esperientzia asko gustatzen zaiela eta errepikatzeko gogoa dutela.