Ikasleen ingurumenarekiko konpromisoa indartzeko maskota lehiaketa egin du APNABIko Aldamiz ikastetxeak

APNABIko Aldamiz ikastetxeko ikasleek prozesu bat garatu dute ikastetxeko maskota sortu eta aukeratzeko, Eskolako Agenda 2030 ingurumen-ekimenaren barruan. 2020-2021 ikasturterako “Plastikorik gabe, askoz hobeto” leloa lantzen duen proposamen irabazlea Birziklatu katua izan da, batez ere plastiko eta kartoi birziklatuz egina.

Talde bakoitzak maskota proposamen bat diseinatu zuen material berrerabiliak erabiliz, eta, bideo baten bidez, bere proposamena azaldu zien gainerako taldeei maskota bozkatu eta behin betiko aukeratu aurretik. Ekimenaren helburua da ikasleen artean iraunkortasunarekiko eta ingurumena zaintzearekiko konpromisoa indartzea.

2030
Eskola Agenda 2030 beste euskal ikastetxe batzuekin koordinatuta dago, eta ikastetxeen, Hezkuntza eta Ingurumen Sailen eta udalen arteko lankidetzan oinarritzen da. Horregatik, laguntza handiak ditu baliabide ekonomikoen, aholkularitzaren eta prestakuntzaren arloan. Eskola-curriculumaren oinarrizko gaitasunak garatzeko tresna eraginkorra izateaz gain, ikasleak ingurumen-arazoez eta kutsadurari aurre egiteko, biodibertsitatea kontserbatzeko eta klima- aldaketaren eragina mugatzeko beharraz sentsibilizatzen ditu.

Comments are closed.