APNABIk arrakastaz gainditu du AENORen kalitate-ikuskaritza

Autismo Bizkaiak behar bezala gainditu du Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren lehen jarraipen-ikuskaritza. Hala, AENORek, kudeaketa-sistemen, produktuen eta zerbitzuen ziurtapenean liderra den erakundeak eta UNE arauen garapenaren eta hedapenaren arduradunak, egiaztatu du ISO 9001:2015 erreferentzia-arauaren betekizunen ezarpena. Auditoretzak egindako hobekuntzak eta hurrengo hilabeteetan aplikatzeko aukera berriak ere azpimarratu ditu.

Hurrengo segimendu-ikuskapena 2021eko maiatzean egingo da, baina ziurtagiria 2022ra arte egongo da indarrean.

Comments are closed.