APNABIn IMSERSOren turismo bidaiez gozatzeari ekin diogu berriro

COVID-19a dela eta bi urtez horretarako aukerarik izan gabe egon ondoren, APNABI Autismo Bizkaiak Aste Santu honetan berriro eskaini ahal izan ditu turismo bidaiak IMSERSOren bitartez, Autismo Españaren eta FEVASen laguntzarekin. Horrela, Gijonen (Asturias) eta Santanderren (Kantabria) 25 pertsona egon dira, 12 profesionalen laguntzarekin. Bi helmugetan jarduera ugari egin dituzte, eta taldearen eta parte-hartzaileen balorazioa oso positiboa izan da.

Gijongo taldeak gehien gozatu zituen ekimenetako bi Bioparc akuarioa bisitatzea izan zen, eta hiriko trenbidearen museoa. Egonaldiko egunetan, hirian paseatzeko, lorategi botanikoa ezagutzeko eta hirigunean erosketak egiteko denbora ere izan zuten, eguraldi ona lagun. Egonaldiari amaiera emateko, bazkari handi bat egin zuten taldean, itzulerako bidaia baino lehen.

📸 Gijonera egindako bidaiaren argazkiak esteka honetan ikus ditzakezu.

Santanderrera joan zen taldeak ere ez zuen aspertzeko astirik izan. Bisita gidatuak egin zituzten Sardinero estadiora eta itsas museora. Gainera, spa arratsalde batez gozatu zuten eta hiriko parkeetan zehar ibilaldiak egin zituzten, besteak beste, las Llanas eta Magdalena inguruetatik. Bidaia amaitzeko, itsasontziz paseatu zuten badian barrena, eta talde-bazkari handia egin zuten.

📸 Santanderrera egindako bidaiaren argazkiak esteka honetan ikus ditzakezu.

Bi taldeek uda honetan etorriko diren bidaietan eta irteretan gozatzen jarraitzeko asmoa dutela azpimarratu dute.

Comments are closed.