Sedentarismoa eta polimedikazioa, APNABIren erronka handiak kalitatezko helduaroa errazteko

APNABI Autismoa Bizkaiak autismoa duten helduen zahartze-prozesuak aztertzen eta ezagutzen jarraitzen du. Horren guztiaren helburua da elkarteko pertsona eta familietan adinarekin sortzen diren beharrei aurrea hartzea eta erantzutea, kalitatezko helduaroa izan dadin. Horrela, taldeak, 2023ko lehen hiruhilekoan, narriadura goiztiarreko kasuak detektatzeko eta jarraipena egiteko barne-tresna pasatu du berriro.

Behaketa horren emaitzen arabera, sedentarismoaren adierazlea da altuena, batez ere 40 urtetik gorakoen artean. Horrela, pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako jarduera fisikoa sustatzea da APNABIren erronka nagusietako bat, heldutasunean arazo fisikoak prebenitzeko. Polimedikazioa eta horrek AENa duten pertsonei nola eragiten dien, bereziki zahartze goiztiarreko prozesuetan baloratutako pertsona-taldeari, kontuan hartu beharreko beste alderdi garrantzitsu bat da. 2023an, APNABIko 73 profesionalek hartu dute parte prozesuan, eta elkarteko helduentzako bizi-zerbitzuetako, etxeetako eta eguneko arretarako zentroetako 130 pertsonak erabili dute tresna.

馃搼 Emaitzen txosten osoa esteka honetan kontsulta daiteke.

Tresna

Barne-mekanismo hori, adierazleetan oinarritua, narriadura- eta zahartze-prozesuen balorazioa eta jarraipena modu objektiboan egitea ahalbidetuko zuen tresna bat izateko beharrari erantzuteko sortu zen. Beharra familiek eta profesionalek 2019an egindako diagnostikoan antzeman zen, eta esteka honen bidez kontsulta daiteke.

Helburua: prebentzioa

Proiektu honen gakoetako bat zahartzearen prebentzio-ikuspegia eta horrek TEA duten pertsonen osasunean dituen ondorioak dira. Narriadura monitorizatzeak zahartze-egoerak detektatzea ahalbidetzen du, baita prebentzio-ekintzak ikuspegi hirukoitzarekin aplikatzea ere: maila pertsonalean, APNABIren helduaroko bizitza-arloaren zentroka eta oro har.

Comments are closed.