Jon de la Parte Quintas, Derio Zentroak Urdaibai Bird Centerrekin duen lankidetzari buruz: “Denborarekin dokumental txiki bat egitea gustatuko litzaidake”

APNABI Autismo Bizkaiaren Derioko Eguneko Arretarako Zentroa (EAZ) Urdaibai Bird Centerrekin elkarlanean ari da hegaztiak behatzeko proiektu interesgarri batean. Zentroko pertsonek Jon de la Parte Quintasen bitartez garatzen dute ekimen hori. Bera autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duen gazteetako bat da, eta datuak ikusteaz, biltzeaz eta katalogatzeaz arduratzen da, Urdaibaiko erreserba…