2021. urteko aisialdiko jardueretan izena emateko epea zabalik

Aisialdi arloak jarduera puntualen eskaintza aurkeztu du 2021eko lehen seihilekorako. Jarduera horiek urtarriletik ekainera bitartean egingo dira. Eguneko irteerez gain, ingurumen, jai eta aire zabaleko ekintza aukera zabala dago. Eskaintza osoa hemen kontsulta daiteke.

Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 26an, osteguna, bukatuko da. Izapide hori hemen eskura dagoen formularioaren bidez egin daiteke, edo paperean Sabino Arana kaleko 69an (Bilbo) edo posta elektronikoz (tlibre@apnabi.org) edo faxez (944 762 992).

Zalantzak argitzeko edo informazio gehiago jasotzeko 94 447 14 17 – 691 30 24 70 telefono-zenbakietara deitzeko aukera dago, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 17:00etara, edo mezu elektroniko bat bidali daiteke helbide honetan: tlibre@apnabi.org.

Programazioan aldaketak izan daitezke COVID-19 gaixotasunarekin lotutako osasun-araudiaren ondorioz. APNABIk etengabe egiten du lan aisialdiko eskaintza une bakoitzeko baldintzetara egokitzeko eta, hartara, segurtasunez gozatzen jarraitzeko. Edozein aldaketa behar bezala jakinaraziko da.

Bestelako jarduerak

Nabarmentzekoa da aisialdiko jarduera puntualez gain, programa jarraitu ugari eskaintzen dituela APNABIk. iHorietan izena emateko epea beti dago zabalik:
• Komunitatean baliabideak kokatzea eta kudeatzea, pertsonen aisialdi-interesak inguruko aisialdi-eskaintzekin bateragarriak izan daitezen, parte-hartzea eta gizarteratzea sustatuz.
• Aisialdiko taldeak. Adin desberdinetako taldeen arteko topaguneak, harreman sozialak eta entretenimendua sustatzeko.

• Gaikako aisialdi-taldeak, manga bezalako zaletasunak dituztenak.

Comments are closed.