Familientzako Laguntzak 2021eko programetan izena emateko epea ireki du

Familientzako Laguntza arloak datorren urterako arnasaldi-, udaleku ireki- eta txikipark jardueretarako eskaerak egiteko epea ireki du. Eskaintza hemen kontsulta daiteke.

Programetako batean parte hartzeko interesa dutenek azaroaren 16ra arte izango dute izena emateko epea, egun horretan bukatuko baita. Izapide hori erosotasunez egin daiteke, hemen eskura dagoen formularioaren bidez, edo eskuorria paperean entregatuz Sabino Arana kaleko 69an (Bilbo) edo posta elektronikoz (familia@apnabi.org).

Zalantzak argitzeko edo informazio gehiago izateko, deitu 94 475 57 04 telefono-zenbakira, 8:30etik 17:00etara, edo bidali mezu elektroniko bat familia@apnabi.org helbidera.

Comments are closed.