% 33ko edo hortik gorako ezgaitasuna duten adingabeentzako sendagaien doakotasuna

2021eko urtarrilaren 1az geroztik, % 33ko edo hortik gorako ezgaitasun aitortua duten adingabeak salbuetsirik daude botikak erosteagatik.

Aintzatespen hori 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean jasota dago. Lege horrek aldaketak sartu ditu arlo horretako aurreko legerian, eta aurrerantzean ez dutela ekarpenik egingo farmazia-prestazio anbulatorioko erabiltzaileek eta onuradunek, % 33ko edo hortik gorako ezgaitasun aitortua duten adingabeek, ezartzen du. (Sendagaien eta osasun-produktuen bermeei eta erabilera arrazionalari buruzko Legearen 102. artikulua, uztailaren 24ko 1/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua).

Eusko Jaurlaritzan kontsultak egin ondoren, jakinarazi digute, Osasun Ministerioak datuak iraultzeko zain dagoela sistema aktibatzeko, eta otsailaren erdialderako amaituta egongo dela. Une horretan, aski izango da erosketa egiterakoan osasun txartela farmazia bulegoetan aurkeztea, eta doakotasuna automatikoki aplikatuko da. Hori gertatu arte, eta urtarrilaren 1etik aurrera egindako erosketei dagokienez, erosketa-tiketak edo fakturak gorde behar dira, bere garaian erabakitako prozeduraren bidez itzultzea eskatzeko.

Kalkuluen arabera, une honetan, neurri horrek hiru mila adingabeko baino gehiagori eragiten die Bizkaian, Ezgaitasuna Balioesten duten Pertsonen Datuen Estatuko Oinarriaren datuen arabera, eta elkarte-mugimenduaren aldarrikapen-prozesu baten gailurra da.

Bufete Gordoniz APNABI Autismo Bizkaiaren zerbitzu juridikoak idatzitako artikulua.

Comments are closed.