Ezgaitasunagatiko PFEZaren itzulketa, atzera eraginez, 4 urte arte

Bizkaiko Foru Ogasuneko Ekonomia eta Administrazio Auzitegiak 2020ko urriaren 23an emandako ebazpen baten arabera, familia batek eskubidea du Errentaren Gaineko Zergan (PFEZ), atzera eraginez, bere seme-alabetako baten ezgaitasuna ofizialki onartu aurreko lau urteetan sartutako kopuruak itzultzeko.

Familiak, Foru Aldundiaren eskutik bere semea ezgaitasuna duen pertsona dela aitortzean, aurreko lau ekitaldietan soberan ordaindutakoa itzultzeko eskatu zion Foru Ogasunari, hori baita eska daitekeen gehieneko denbora. Hasiera batean, eskaera ukatu egin zen, aitorpenaren datatik aurrer ez baitzuen eraginik. Auzitegira jo behar izan zen, ezgaitasuna aintzatespen hori baino lehenagokoa zela alegatuz eta semearen lehen haurtzarotik ere bazegoela, eta hori egiaztatu egin behar izan zen horretarako egindako txosten psikologiko batean oinarrituta.

Ebazpen horretan, epaimahaiak adierazi du “dagokion ziurtagiria izatea, ezgaitasun maila jakin bat duela egiaztatzeko moduetako bat baino ez da”, eta ezgaitasun hori zuzenbidean baliozkoa den edozein bitartekoren bidez frogatu ahal izango da, hala nola, profesionalen txostenen bidez; gainera, “izan daiteke, egiaztatze hori, atzeraeraginezko ondorioak izatea, ezgaitasuna ekarri zuten inguruabarrak zergaren sorrarazpenaren datan gertatzen zirela frogatzen bada”, kasu honetan bezala.

Ez da lehen aldia horrelako erreklamazioetara jo behar dugula, eta epaimahaiaren zenbait ebazpenek eman diete arrazoia APNABIko familiei. Baina tramite horiek saihesteko, eta ezgaitasuna duen pertsona dela onartu ondoren, hasiera batean eskatu behar da azken lau urteetan PFEZagatik ordaindutakoa itzultzeko, eta ezgaitasuna lehendik ere bazegoela egiaztatzen duen txosten psikologikoa ere aurkeztu behar da.

Normalean, Ogasunak itzulketa onartzen du, baina kasu batzuetan, Auzitegiari errekurtsoa jartzea beharrezkoa dela esaten dugu, ukatzen denean.

APNABI Autismo Bizkaiaren Familientzako Laguntza Arloko eta erakundearen zerbitzu juridikoko profesional-taldea prest gaude prozesu horretan laguntzeko.

Bufete Gordoniz APNABI Autismo Bizkaiaren zerbitzu juridikoak idatzitako artikulua.

Comments are closed.