Aldamiz ikastetxea, bizitza osasuntsua

programa activateIragan maiatzaren 21ean APNABI Autismo Bizkaiak, gazteriaren aldeko Alcampo Fundazioarekin batera, sentsibilizazio-jardunaldi bat antolatu zuen, 2019an garatzen ari den #Heldu #BizitzaOsasuntsuari proiektuaren barruan.

APNABIko Aldamiz ikastetxeko hogei ikaslek eta irakasle talde batek Mungiako Alcampo supermerkatuan antolatutako “yinkana osasuntsu” batean parte hartu zuten. Supermerkatuko langileen laguntzarekin, “ezkutatutako” elikagaien piktogramak bilatu zituzten eta elikagai osasuntsuen piramidean kokatu zituzten.

Gainera, AENdun pertsonek tailer batean parte hartu zuten, non frutaz eginiko mokadu osasuntsu bat egiten ikasi baitzuten.

Jardunaldi hori BBK Gizarte Ekintzak eta gazteriaren aldeko Alcampo Fundazioak babestutako proiektu zabalago baten barruan kokatzen da, zeina 16 urtetik gorako AENdun pertsonei zuzentzen baitzaie, helburu hauekin:

  • AENdun pertsonen egungo eta etorkizuneko bizi-kalitatea hobetzea,
    euren bizi-ohiturak hobetuz.
  • Sedentarismoa eta elikadura-ohitura txarrak gutxitzea, bizi-kalitatea
    (gehiegizko pisua, obesitatea, energia falta) eta gizarteratzeko aukerak
    murrizten dituztelako.

activate programaAPNABI Autismo Bizkaiak, helburu horiekin bat eginez, jarduera-programa zabal bat jarri du martxan: bisitak Alcampo supermerkatuetara elikagai osasuntsuenak ezagutzen ikasteko; AENdun pertsonez osatutako kirol-talde bat; Bizitza Osasuntsuaren eguna; profesional espezializatuek dinamizatutako prestakuntza-gelak eta sakelako telefonoetarako aplikazio bat.

Comments are closed.