APNABIko familien Jai Handia, ekainaren 22an

APNABIk Familien Jai Handia ospatuko du ekainaren 22an, Bilboko Jesuiten Eskolako instalazioetan (Urkixo Zumarkalea, 67). Elkarte hau osatzen duten familia guztiak eta haien inguru hurbileko pertsonak gonbidatuta daude hitzordu berezi honetara.

Egitarau bete-betea prestatu dugu udari ongietorria egiteko ekitaldi honetarako: jarduera ludikoak txikientzat, txapelketak eta tailerrak. Helduek Laser Tag, errealitate birtuala eta auto simulagailuak erabili ahal izango dituzte, eta izango dira denek parte hartzeko jarduerak ere: familian egiteko jolasak eta inor epel utziko ez duen eskaintza musikal anitza: fanfarrea, DJa, karaokea, disko-festa…

Eguneko plater nagusia paella familiar erraldoia izango da, zeinak aukera emango baitigu atseden hartzeko, indarrak berritzeko eta jaiarekin aurrera jarraitzeko.

Bilboko Jesuiten Eskola erdigunean dago, autobus, metro eta tren geltokietatik hurbil. Horregatik eskatzen diegu APNABIko familiei etor daitezela garraio publikoan. Autoz etorri behar dutenek izango dute aparkatzeko tokia. Plaza kopurua mugatua da eta barrura sartzeko aldez aurretik jakinarazi beharko da matrikularen zenbakia. Erregistratutako ibilgailuak bakarrik sartuko dira Eskolako instalazioetara.

APNABIko familiek baiezta dezatela etorriko direla www.apnabi.eus/romeria estekaren bidez edo bestela 94 475 57 04 telefonora deituta.

Comments are closed.