APNABI Lanek AENdun pertsonen lan-prestakuntzarako ikastaro bat eskainiko du, Autismo Españaren bidez

APNABI Lan, APNABIren arlo soziolaboralak, astelehen honetan, irailak 27, ekingo dio autismoaren espektroko nahasmenetan (AEN) aditua den lan-prestatzailearen formakuntza, Autismo España, Asperger España eta FESPAUren bitartez.

Ikastaro honen helburua da autismoaren arloko profesionalak gaitzea, laneratzeko programak eta metodologiak diseina ditzaten, bai eta AENdun pertsonei lan-merkatu arruntean laguntzeko tresnak eskaintzea ere. Hala ere, azken helburua kolektiboaren laneratzea sustatzea da.

Ikastaro honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

Aintzatespena
Nabarmentzekoa da prestakuntza-programa hau AENdun pertsonei berariaz online formatuan zuzendutako lehenengoa dela. APNABI Laneko talde profesionalarentzat aintzatespen garrantzitsua da, aukerak sortuz eta AENa duten pertsonei enplegua lortzen lagunduz entitateak emandako 20 urtetik gorako ibilbidea balioan jarriz
Bi hamarkada hauetan, APNABIren arlo soziolaborala 8 pertsonari laguntzetik 200 laguni laguntzera ematera pasa da bere programen bitartez, eta dagoeneko 50 dira urtero enpresa arruntean lana aurkitzeko edo mantentzeko laguntza jasotzen dutenak. Bilakaera positibo hori posible da, halaber, AENdun pertsonentzako kontratazio-aukerak eskaintzearen alde dauden enpresa eta erakunde askoren lankidetzari esker.

Comments are closed.