APNABI LANek Autismo Españaren bidez emandako AENan espezializatutako lan-prestatzaile ikastaroa amaitu da

Abenduaren 31n amaitu zen Autismo Españak eskainitako lan-prestatzaile ikastaroa, autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonentzako espezialitatea duena eta APNABI LAN, APNABI Autismo Bizkaiako arlo soziolaboraleko enplegu-unitateko talde profesionalak tutorea duena. Irailaren 27tik aurrera garatu da.

Saio birtualen bidez, APNABI LANeko taldeak bere eredua eta ikuspegia partekatu ditu, gaur egun Estatuan erreferente dena. Iban Huartek, APNABI LANeko zuzendariak, María Luisa Arenasek, laneratzeko teknikariak, eta Garazi Oregik eta Alba Martinek enplegu lagunduko-teknikariek gidatu dituzte ikasleak prestakuntzan.

Horrela, lehen edizio honi esker, desgaitasunaren esparruko 30 profesionalek enplegurako laguntza-unitateak garatzeko ezagutzak eskuratu ahal izan dituzte, berariaz AENdun pertsonak gizarteratzera bideratuta.

Ikasleek, mintegien bidez, AENdun pertsonentzako enplegu-programak dituzten beste erakunde batzuen esperientziez gozatu ahal izan dute, hala nola APANATE, Asperger Madrid, Asperger Sevilla, Autismo Sevilla, BATA Elkartea eta Federación Autismo Andalucía.

APNABI LANek oso modu positiboan baloratzen du bere eredua eta taldea ikastaro honetarako erreferente gisa aukeratzea, bai eta prestakuntza-ekimena bera ere, AENa duten pertsonen laneratzea hobetzen laguntzen baitu, hori baita langabezia-tasa handienetakoa duen kolektiboetako bat. Izan ere, datu nagusien arabera, AENdun helduen %76 eta %90 artean ez dute inolako ekoizpen- edo lan-jarduerarik egiten.

Comments are closed.