APNABIk AENdun pertsonei arreta emateko bere zentroak hobetu ditu ONCE Fundazioaren laguntzari esker

Iralabarriko zentroan ate irekien jardunaldia izan zen // APNABI

APNABI Autismo Bizkaiak Bilboko Iralabarri auzoan duen eguneko arretarako zentro (EAZ) berria aktibatzen amaitu du azken hilabeteetan. Zentro hau martxan jartzean ONCE Fundazioaren laguntza ekonomikoa izan du, besteak beste.

Instalazioak Bilboko auzoko San Luis Beltran parrokiaren azpian daude. Bere eskura dagoen kanpoko zabalgune handiaz gain, 1000m2-ko espazioa du, leiho handiei esker oso argitsuak diren areto erosoetan banatua. Instalazio funtzionalenez gain – sukaldea, jangela, komunak eta aldagelak –, zentroak ekitaldi-areto handi bat du, 100 pertsonatik gorako edukierarekin, eta aukera handiak eskaintzen dizkie bai zentroko erabiltzaile eta profesionalei, bai erakunde osoari.

Esteka honetan irekitzeko unean argitaratutako albistea kontsulta dezakezu.

Beste proiektu batzuk

ONCE fundazioak diruz lagundu du, halaber, 2020. urtearen amaieran hainbat zentzumenen estimulaziorako hiru areto jartzea elkartearen EAZetan, bai eta San Inazio zentroa martxan jartzea ere, Bilboko Deustu auzoan, 2019an.

Comments are closed.