APNABIk autismoarekin lagunkoiak diren guneei buruzko Autismo Europa konferentzian parte hartu du

APNABI Autismo Bizkaiaren helduaroko talde profesionalak Autismo Europaren Autism Friendly Spaces (AFS) proiektuaren azken hitzaldian parte hartu zuen joan den uztailaren 13an. Ekimen honek gizarte eskuragarriagoa eta autismoa duten pertsonek jarduera sozialetan parte hartzea sustatzen du.

Bilkura Europako Parlamentuan (Brusela, Belgika) egin zen, formatu hibridoan. Bertan, espazio publikoen irisgarritasunarekin lotutako proiektu batzuk nabarmendu ziren, hala nola Maltako Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideetarako Batzordearen bulegoak, Iparraldeko Mazedoniako Autismorako Zientzia Elkartearen hezkuntza-espazioen proiektua, Maltako McDonaldsen zentzumenezko jatetxe lagunkoia edo Maltako museo eta kokapen historikoetarako zentzumen-mapak. Gainera, parte-hartzaile guztiek mahai-inguru batean parte hartu zuten, hausnarketak, esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko.

Ekimen hau 2019ko urrian hasi zen eta 2022ko uztailera arte luzatu da. Autism Europek sustatu du eta Europar Batasuneko Erasmus+ Programak finantzatu du.

Comments are closed.