APNABIk Enplegu Lagunduan izandako esperientziak partekatu ditu ezgaitasuna duten pertsonak laneratzeko ziurtagiria lortzeko lanean dauden ikasleekin

Bilera horretako une batzuk. / APNABI

APNABIren arlo soziolaboralak Enplegu Lagunduari buruzko hitzaldia eskaini zuen apirilaren 30ean Santurtziko San José de Calasanz zentroko ikasleei, ezgaitasuna duten pertsonak laneratzeko profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko lanean ari direnei laguntzeko asmoz.

Hitzordua bideokonferentzia bidez egin zen, eta, 9 ikasleez gain, Asier Blancok ere parte hartu zuen, APNABIren programan parte hartzen duten AEN duten gazteetako batek. Berak lehen pertsonan azaldu zuen bere esperientzia eta metodologiaren balorazioa, Primarken lana lortzea erraztu baitzion. Ikasleek oso positiboki baloratu zuten topaketa, eta lankidetza interesgarriak sortu dira.

Enplegu Lagundua

Programa honen bidez APNABIk laguntza eskaintzen die enpresei, ezgaitasuna duen pertsona bat kontratatu nahi dutenean laneko aukera-berdintasuna bermatzeko eta ezgaitasuna duten langileak kontratatzeko duten legezko betebeharrari erantzuteko (Azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren 42. artikulua). Elkarteak profesional espezializatuak enpresaren eskura jartzen ditu –inolako kosturik gabe–, bai enpresari bai ezgaitasuna duen pertsonari laguntzeko, lanpostuan sartzeko eta lanpostu horri eusteko behar diren prozesu guztietan. Laguntza indibiduala eta pertsonalizatua da, eta haren helburua da AAT duten pertsonek beren lanak modu autonomo eta eraginkorrean egitea, antzeko lanpostuak betetzen dituzten gainerako langileen antzeko baldintzetan eta enpresaren eskakizunekin bat etorriz.

Apnabi Autismo Bizkaiak defendatzen du enplegua funtsezkoa dela gizarteratzeko. Elkarteak duela hamarkada bat ekin zion bere arlo soziolaboralari, eta hainbat proiektu abiarazi zituen AEN duten pertsonak lan-merkatuan sartzeko. Laguntzadun enpleguari eta beste metodologia batzuei esker, 100 pertsona inguruk lortu dute lan-kontratua. Besteak beste, Eroski, Price Waterhouse Coopers, RETAbet eta IRSE enpresek bat egin dute AEN duten pertsonak laneratzeko apustuarekin.

Enplegu Lagunduaren programari buruz gehiago jakin nahi baduzu, jar zaitez harremanetan profesionalekin helbide elektroniko honetan: eca@entremanos.eus.

Comments are closed.