APNABIren 2020ko Gabonetako Loteria salgai dago

2020ko Gabonetako Zozketa Berezian APNABI Autismo Bizkaiak jokatzen dituen zenbakiak 78651 eta 97478 dira. Txartel bakoitza 5 euroan salduko da. Zenbaki bakoitzean 2€ jokatuko dira eta euro bat APNABIren aldeko dohaintza izango da. Txarteleko zenbaki-konbinazioa 2020ko Gabonetako Zozketa Bereziko Sari Nagusiaren azken lau zifrekin bat badator, pertsona horrek saski bat irabaziko du.

Txartelak APNABI Laneko dendan eros daitezke (Lekuona pintorearen kalea, 11), elkarteak Bilbon dituen bulego nagusien ondoan (Sabino Arana, 69). Nabarmentzekoa da, gainera, APNABI osatzen duten pertsona guztiek lagundu dezaketela partaidetzak saltzen. Loteria taloitegiak ere (bakoitzak 50 txartel ditu) dendan daude nahi duenaren eskura, nahiz eta 94 475 57 04 zenbakira deituta ere erreserba daitezkeen, 8:30etik 17:00etara.

Saldu gabeko loteria eta saldutakoaren gordekinak leku berean itzuli beharko dira abenduaren 14a, astelehena, baino lehen. Salmentaren dirua Kutxabanken sartu beharko da —kontu zenbakia: 2095 0222 80 9104431710—, abonamenduan taloitegiaren zenbakia eta sarrera egiten duen pertsonaren deiturak adierazita. Dirua sartzea doakoa da.

Elkarteari bultzada

Zozketa tradizional honetako partaidetzen salmentak APNABIren jarduna eta AEN kolektiboa gizartean ezagutzera ematen laguntzen du. Gainera, autismoa duten pertsonei eskaintzen dizkien zerbitzuak hobetzeko baliabide osagarriak eskaintzen ditu.

Comments are closed.