APNABI Autismo Bizkaiaren Aldamiz Hezkuntza Bereziko Zentroak 869,49 euroko dohaintza lortu du, Amazonen ‘Eskolarako klik’ kanpaina solidarioaren bidez, 2020-2021 deialdian. Urrian hasi zen hori. Horrekin, ikastetxeak eskolako hainbat material erosi ahal izan ditu, baita bi bizikleta estatiko, korrika egiteko zinta bat eta bost entzungailu ere. Hori guztia ikastetxeko zentroetan banatuko da, Bilboko Deustu eta Txurdinaga auzoetakoetan eta Ortuellakoan.
Elkarteak eta, bereziki, Aldamiz ikastetxeak eskerrak eman nahi dizkie diru bilketa hori eta material horiek lortzen lagundu duten pertsona guztiei, AENa duten ikasleen arreta hobetzeko. ESKERRIK ASKO!!
Kanpainan zehar, erosketen plataformako bezeroek ikastetxe bat aukera zezaketen egiten zuten erosketaren balioaren %2,5 horri emateko. Horrek ez zion aparteko kosturik ekartzen, izan ere, Amazonek jartzen zuen kopurua zentro horien eskura, besteak beste, informatikako, jokoetako, material didaktikoko eta kirol-materialeko 1.000 produktu baino gehiagoko katalogoan erosteko.