APNABIren gizarte- eta lan-arloak lanean jarraitzen du AENa duten pertsonei laguntzeko, baita alarma-egoeran ere

APNABIren gizarte- eta lan-arloak lanean jarraitzen du bere lanpostuetan AENa duten pertsonei laguntzeko, nahiz eta joan den martxoaren 14an koronabirusaren osasun-alertaren ondorioz alarma-egoeran egon. Izan ere, azken hilabeteotan APNABIren laneratze-programetan parte hartu duten pertsona askok –Laguntzadun Enplegua bereziki- funtsezko lana egiten dute gaur egun funtsezkotzat jotako lanetan; besteak beste, supermerkatuak, garraioa eta osasun-zentroak.

APNABIren arloko profesionalak etxetik lan egiten dute, eta sarritan jartzen dira harremanetan pertsonekin eta enpresetako arduradunekin, beren lanaldien jarraipena egiteko eta AENa duen pertsona lanpostuetan sartzeak hasierako aurreikuspenei erantzuten diela ikusteko. Beste kasu batzuetan, laneratzeko prozesuak izoztuta geratu dira alarma-egoeragatik. Bideo honetan dago prozedura ikusgai.

Enplegua, gizarteratzeko gakoa

Hamarkada bat bete da dagoeneko APNABI Autismo Bizkaia AENa duten pertsonak lan-merkatuan sartzea erraztuko zuten proiektuen alde egiten hasi zenetik, enplegua funtsezko elementua baita garapen pertsonalerako eta bizi-proiekturako. Prozesu horretan, hainbat metodologia espezifiko erabiltzen dira, hala nola laguntzadun enplegua. Ordutik, 100 pertsona inguruk lortu dute lan-kontratua.

2019. urtean 22 pertsonak ohiko enpresan lan kontratua lortu izana edo lehendik lortutakoarekin jarraitzea ahalbidetu da. Guztira, aurreko urtean 30 pertsonak jaso dute laguntza helburu horretarako. Besteak beste, Eroski, Price Waterhouse Coopers, RETAbet eta IRSE enpresek bat egin dute AEN duten pertsonak laneratzeko apustuarekin.

Comments are closed.