APNABIko profesionalek lanean jarraitzen dute beren zerbitzuak erabiltzen dituzten AENdun pertsonei erantzun oso pertsonalizatuak emateko

APNABI Autismo Bizkaiak bere #APNABIetxean kanpaina sendotzen jarraitzen du. Kanpaina horren bidez, AEN duten familiei eta pertsonei laguntza eman nahi die koronabirusaren osasun-alertaren ondoriozko konfinamenduan. Horren zati gisa, familiek etxean erabil ditzaketen hainbat baliabide erabilgarri jarri ditu entitateak webgunean, hemen, publiko orokorraren eskura. Ildo beretik, APNABIren arloetako talde profesionalek AEN duten pertsonekin eta haien familiekin harremanetan jarraitzen dute material pertsonalizatuagoak eskaintzeko.

Webgune berezia

Blas II Eguneko Arreta Zentroko (EAZ) profesional-taldeak beste urrats bat eman du, eta zentro horretako sei erabiltzaileentzako berariazko online gune pribatu bat ere sortu du. Web atalean, besteak beste, bideoak, tutorialak eta materialak argitaratzen dituzte gimnasiarekin, meditazioarekin, euskararekin, sukaldaritzarekin edo musikarekin zerikusia duten jardueretarako. Hala, honako hau adierazi dute: “erabiltzaileek EAZko profesionalak bideoetan ikusteko pizgarria dute, eta horrek motibazio handia ematen die zentroan egin ohi diren aktibazio-errutinekin eta -dinamikekin jarraitzeko.” Ekimen hori posible izan da familiek baliabide teknologikoak eskura dituztelako, eta balorazio orokorra oso positiboa izaten ari da, geldialdiaren ondorioak nabarmen arinduko baititu alarma-egoeragatik.

Lan hori eta beste batzuk APNABIko profesionalen eguneroko dedikazioaren ondorio dira; izan ere, beren lan-dinamikak egungo egoerara egokitu behar izan dituzte, zerbitzuen erabiltzaile diren AENdun pertsonei eta haien familiei laguntza garrantzitsua izaten jarraitzeko, bereziki beharrezkoa baita salbuespenezko aste hauetan.

Comments are closed.