APNABIren kirol taldeak gogotsu jarraituko du 2020 urtean

Bizimodu osasungarria bultzatzeko ahaleginean, APNABIk hainbat jarduera bultzatzen ditu urtean zehar. Kirol-taldea da garrantzitsuenetako bat. 2018an sortu zen, eta 2020an ere bere dinamikekin jarraituko du. 16 urtetik gorako 25 neska-mutilek aktiboki parte hartzen dute entrenamendu-saioetan astero, eta horrez gain, jarduera ugari egiten dituzte asteburuetan.

kirola apnabi bilbo bizkaia autismoa

Kirol taldea, 32. Bilboko Herri Krosa hasi aurretik, 2019ko azaroaren 17an.

Egitaraua parte-hartzaileekin adostuta diseinatzen da, haien gustu eta lehentasunak kontuan hartuta. 2019an taldeak hainbat jardueretan parte hartu du: Barakaldoko Zuazo-Arteagabeitia lasterketa solidarioan, Bilboko Kaskabiloen lasterketan, Estropatadan, Bilbo Zaharra Kros Herrikoian, Artxandako igoeran, Bilboko Herri Krosean, igeriketa saioetan eta futbol eta saskibaloi partidetan.

AEN duten pertsonen artean ohitura osasungarriagoak sustatzeaz gain, bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du taldean kirola egiteak, eta gizarteratzea ere ahalbidetzen du, jarduera komunitariok bultzatzen baitira.

Parte hartu

Jarduera horiei buruzko informazio gehiago lortzeko edo izena emateko, APNABIren Aisialdi eta Denbora Libreko arlora jo beharko da, 94 447 14 17 telefonora deituta, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 17:00etara, edo mezu bat bidalita tlibre@apnabi.org helbidera.

Comments are closed.