Aprolabi, lan-arloko zahartze-prozesuei laguntzeko APNABI proiektu berria

APNABI Aprolabi proiektu berria garatzen ari da, autismo heldua duten pertsonen zahartze-prozesuei erantzuteko elkartearen hainbat arloren artean diseinatua.

Aprolabi bereziki elkartearen enplegu-zentro bereziko erabiltzaileei, enplegu arruntean txertatzeko programei edo autoenpleguko edo ekintzailetzako proiektuetan daudenei zuzenduta dago, besteak beste. Pertsona horien batez besteko adina oraindik txikia bada ere (34,02 urte), laguntza eskaintzen dien talde profesionala zahartze-adierazleak behatzen hasi da, eta, kasu jakin batzuetan, lan-errendimendua murrizten. Ildo beretik, 50 urtetik gorako AEN duten pertsonek adierazi dute beren kezka erretiro-prozesuei eta bizi-etapa berri horri ekiteari buruz.

→ Eremuko narriadura- eta zahartze-egoerak detektatzeko eta horien jarraipena egiteko barne-tresnarekin lotzen da Aprolabi, baita horren ondoriozko azterketarekin ere.

Ekintza-arloak

Errealitate horri erantzuteko, zerbitzu berriak bi ekintza-arlo nagusi ditu: aldez aurretiko plangintza eta lanpostuaren doikuntza eta egokitzapena.

Lehenengoak prestakuntza-programa garrantzitsu bat aurreikusten du talde profesionalarentzat, izapideekin, dokumentazioarekin, aurre-erretiroarekin, lege-baldintzekin edo lege-berrikuntzekin lotuta, bai eta laguntza espezializatuen eskaintzaren hasiera ere, hala nola trantsiziorako laguntza psikologikoa, autozuzendaritza eta erretiroaren osteko eguneroko antolaketa, gizarte-harremanak edo bizitza independentea bultzatzea.

Lanpostua egokitzeko, hainbat neurri aurreikusten dira, hala nola prestakuntza eta sentsibilizazioa, autozaintza-teknikak sustatzea, lan-osasunaren arloko ingurune onuragarriagoak diseinatzea edo trantsizio-une horretara bideratutako jarraipena eta orientazioa.

Kontaktua eta informazio gehiago

Pertsonak Aprolabin sartuko dira APNABI Lan enplegu arloan berak eskatuta edo talde profesionalaren orientazioaren bidez.

Comments are closed.