
Amazon online erosketen plataformak “Un clic para el cole” kanpaina solidarioaren edizio berri bat aktibatu du. Horren bidez, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei laguntzen die eskola-materiala kosturik gabe eros dezaten. Eta beste behin ere, APNABIko Aldamiz Ikastetxeak parte hartuko du ekimenean.
Hezkuntza bereziko zentroari laguntzea oso erraza da: Amazonen erosketa bat egitean, plataformak erosketaren balioaren % 2,5 bideratuko duen ikastetxea aukeratu ahal izango da, erosleari aparteko kosturik eragin gabe.
Nola lagundu dezaket?
- Sartu web orri honetan: https://www.unclicparaelcole.es/
- Adierazi ‘Aldamiz’ bilatzailean edo lagundu nahi duzun zentroaren izena. Amazoneko zure ohiko kontuarekin sar zaitezke, edo berri bat sortu.
- Erosi Amazonen nahi duzuna eta egin beti bezala. Amazonek erosketa horren % 2,5 emango dio gure zentroari, zuri aparteko gasturik eragin gabe.
- Lagunartean eta familian zabaldu, elkartasun ekimenean ere parte har dezaten!
Materiala
Ikastetxeek, ondoren, material-katalogo zabal bat jasoko dute, lortutako kreditu birtualarekin zer eskuratu nahi duten aukeratzeko: informatika eta elektronika, altzariak, jokoak eta papergintza, kirol-artikuluak, tresnak, motxilak, liburuak eta DVDak, etab. 2020-2021 ikasturteko kanpainan, Aldamiz ikastetxeak 800 euroko diru-bilketa lortu zuen guztira. Albistea berriro irakurri eta horri buruz gehiago jakin dezakezu esteka honetan klik eginda.