Elkarrizketa-zikloa: Horrela bizi izan dute APNABIren Aldamiz ikastetxean COVID-19a delakoaren ondorioz izan den konfinamendua

Noemi Tetua Alcalde

APNABI Autismo Bizkaiaren Aldamiz Hezkuntza Bereziko Ikastetxeko ikasketaburua da. Konfinamenduarekin batera modalitate telematikora egokitu behar izan zute haien jarduna eta denbora tarte horretan familiekiko harremana ohikoa baino biziagoa izan da. Azken asteetan irailean hasiko den ikasturte berria prestatzen aritu dira.

 

1.- Oso egoera berezia bizi izan dugu. Zer alderdi azpimarratuko zenuke Aldamiz Ikastetxeak eman duen erantzunetik?

Lehenik eta behin, ikasleen egokitze-gaitasuna aipatu eta azpimarratu nahiko nuke, bizi izan dugun egoera ezezagun eta berezia gorabehera. Haiek izan dira protagonista nagusiak, beren familiekin batera, konfinamenduak eta alarma-egoerak eragin duten guztian. Errutina berriak sortu dituzte, eta pixkanaka normaltasun berrira egokitu dira, beharrezko doikuntzekin.

Ikasleekin batera, familiek ere protagonismo handia izan dute, izan ere, egoera berrira egokitzearen pisua gaineran eraman dute, beren seme-alabentzako beharrezko laguntzak emanez. Elkarrekikotasun handia sentitu dugu familiekiko komunikazio guztietan. Gure babesa erakutsi nahi izan diegu, eta bizi izan zuten guztian lagundu.

Ikastetxeko profesional-taldeak ikasle bakoitzari eta haien familiei ahalik eta erantzun egokiena emateko egindako elkarlana ere nabarmenduko nuke. Modu koordinatu, egituratu eta gogoetatsuan lan egin da. Erakundean ezarritako teknologia erabili dugu (posta elektronikoko kontu profesionalak, Drive, Meet…) gure lana batera eta elkarlanean egiten lagundu diguna.

Gainera, gure ikasleentzat egokitutako hainbat material prestatu ditugu, etxetik lanean jarraitu ahal izateko. Material horiek ikastetxeko familiekin partekatu ditugu, eta pertsona guztien eta, oro har, herritarren eskura jarri dira, erakundearen web orriaren bidez. 140 baino gehiago daude! Materialen deskarga asko egin dira hainbat leku geografikotatik, gure lurralde historikoaren barruan eta nazioartean.

2.- Irailean egoera horretara itzuliz gero, zeintzuk dira erronkak?

Taldea prest dago aurrez aurreko jarduerara itzultzeko. Konfinamendu-egoerara itzuli behar ez izatea espero dugu! Jakin badakigu gure lanak ordezkaezina den osagai presentziala duela, baina, hala gertatuko balitz, prest gaude. Ekaineko klaustroetan balizko egoerak landu dira.

Ikasturte berria planifikatzeko aurreratu eta aztertu ditugun egiteko modu berriak, planak, jarduerak eta gainerakoak gure erronkak dira.

Ikasleek adierazi digute gogotsu zeudela eskolara modu presentzialean itzultzeko, beraientzat oso garrantzitsua den eskolako errutinara itzultzeko. Aurrez aurre aritzeak funtsezko balioa du.

3.- Ikasturtearen itxiera, ohiz kanpokoa izan arren, presentziala izan da. Zer azpimarratuko zenuke garrantzitsutzat, bai ikasleentzat bai irakasleentzat?

Berriro elkar ikusteko eta bizi izan dugun guztia partekatzeko gogotsu genunden!! Ikasleen aldetik gizartean eta espazioetan eman diren aldaketak barneratzeko gaitasun handia ikusi dugu.

Profesional-taldeari dagokionez, distantzia fisikoak, segurtasun-distantziak, eragin handia dutela ikusi dugu, herritar guztiengan gertatzen den bezala. Pertsonekiko harremanetan zerbait falta dela ematen du…..

Oraindik gainditu ez dugun zerbait da COVID-19a, eta hori kudeatzen ikasi beharko dugu. Udan diseinatzen jarraitu den materiala ere azpimarratuko nuke, aurreko hilabeteetan egindako telelanaren jarraipena izan baita.

Comments are closed.