Ezgaitasun intelektuala duten pertsonen boto eskubidea

derecho-al-votoEstatuko Aldizkari Ofizialak abenduaren 6an argitaratu zuen hauteskunde legearen erreforma, Parlamentuan aho batez onartua, zeinaren bidez ezgaitasun intelektuala duten pertsonek sufragio eskubiderako gaitasun legala berreskuratuko baitute.

Zuzenbide Zibilean eta Familia Zuzenbidean espezializatuta dagoen eta APNABIko aholkulari juridiko den Rafael Armesto abokatuarentzat, erreforma horrek erabateko aldaketa dakar, oso garrantzitsua da, eta benetan pozgarria oraingo honetan bozkatu ahal izango duten 100.000 lagunentzat. Horixe esan zuen abokatuak APNABIko Batzar Orokorra amaitu ondoren eman zuen hitzaldian, joan den apirilaren 12an (ostiralean), Bilboko UPV/EHUko Bizkaia Aretoan.

derecho-al-votoRafael Armestok APNABIko familien aurrean errepasatu zuen lege erreforma hau iritsi aurreko urteetako egoera. “Legeak -esan zuen abokatuak- beti datoz bizitzako gertakarien ostetik. Eta bizitzak berak eskaintzen ditu konponbideak”. Armestok esan zuenez, kode zibilak, 1889an onartu zenak, bazterrean uzten zituen ezgaitasun intelektuala duten pertsonak, legearentzat “hildako zibilak” zirelako. APNABIko aholkulari juridikoak orobat aipatu zuen oso garrantzitsua izan zela 1983ko erreforma, paternalismoan oinarritutako egoera batetik beste egoera batera igaro ginelako, zeinetan aintzat hartzen hasi baitzen “ezgaitasunaren graduazioa”. Hala ere, paternalismo horren karga historikoak ez zigun utzi aurrerago joaten eta pertsona ezgaituak ez ziren hartzen eskubide osoko subjektutzat. Armestoren hitzetan, epaileek derrigor adierazi behar zuten pertsona ezgaitu batek bazuen botoa emateko eskubidea ala ez. Baina hori ez zen planteatu ere egiten, bazelako sinesmen orokor bat, zeinaren arabera ezgaitasuna duen pertsona batek ezin baitu botorik eman.

Onartu berri den legeak aro berri bat irekiko du orain, eta antolakunde politikoak hezi beharko ditugu, uler dezaten adi egon behar dutela jakiteko zer pentsatzen duten ezgaitasuna duten pertsonek, beren familiek eta beren ordezkari diren erakundeek.

Comments are closed.